IPUINA: Sorpresa harrigarria

Sorpresa harrigarria Udaberria zen eta Guesdi lorategira joan zen. Beldarra ikusi zuen eta esan zion beldarrak: -Ez, ez hil! Nor zara? - Ni Guesdi naiz. Beldarrak esan zion: - Etorri bihar, sorpresa izango duzu ta. Beste egunean, Guesdi bilatzen hasi zen. - Hemen nago. Beldarra tximeleta bihurtuta zegoen eta Guesdik jolastu zuen tximeletarekin. Eder

Taula

Pagina nueva 1
Haur hezkuntzako liburuen sailkapena adinaren arabera
3urte 4urte 5urte
Kokodriloa Ehunzangoa Txomin eta ane udaberrian
Ama eta txita Txanogorritxu Teo hondartzara doa

2007-11-05

IPUIN HERRIKOIEN EGITURA

Ipuin gehienak miresgarrienak edo maitagarrienak direnez, komunean dituzten ezaugarriak aztertzeari eta barne antolaketa eta pertsonaia nagusien funtzio edo eginkizunak aztertuz.
Vladimir Propp-ek bere herriko ipuin herrikoi mordoa aztertu ondoren, guztietan errepikatzen ziren motibo finko batzuk eta pertsonaien funtzioak izenaz bataiatu zituen.Horietako batzuk zerrendatuko ditut:
. debekua+ debeku hori haustea.
. galdeketa+ informazioa
. borroka+ garaipena
. jazarpena+ laguntza, eta abar.
Orokorrean zazpi izaten dira aktanteak edo ( parte hartu ahal duten pertsonaiak: heroia, erasotzailea, laguntzaile bat, agintari bat, biktima, emailea eta heroi faltsua...)

IPUIN HERRIKOIEN EGITURA

2007-11-01

IPUIN HERRIKOIEN ESTILO EZAUGARRIAK

Tradiziozko ipuinak, ipuin herrikoiak, beste garai bateko gertakizunak balira, garai zehaztugabean, datarik gabekoan, gertatutakoak balira. Kontatzen dituzten gertakizunok, nahiz eta sarritan hurbilekoak eta ezagunak diruditen, zehaztasun gutxiko tokietan gertatzen dira: jauregi bat, ohiana edo basoan, etxola baten...Legenden kasuan tokia eta denboraren erreferentziak ugariak ez diren arren, eta guztiak aintzinakoak diren arren, beti zehatzak izan dira. Kontakizunaren denbora beti lehen aldia edo iragana izaten da.
Pertsonaiei dagokionez, pertsonaia- motak izaten dira ( nekazaria, printzea, maitagarria...) oso gutxi zehaztuta egoten dira, beti funtzio berberak edo antzekoak hartzen dituztelarik ( Onak, gaizkileak, laguntzaileak...) eta ia beti izen berezirik gabe agertzen dira eta beren profil psikologikoa ia agertu ere ez da egiten literatur ipuinetan eta eleberrietan ez bezala.
Beti egitura itxia izaten dute, gertaera xelebreak, andana batek osatzen ditu, gehienetan oso laburrak dira eta beti bukatzen dira eta gainera ongi, zoriontsu.
Guztia formula jakinez beteriko hizkuntzaren erabileran islatzen da: hasiera ematekoak ( " Bazen behin..." " munduan beste asko legez...", " Delako herri batean..."), bukaeran erabilitakoak ( " Eta hau hola bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila...plazan")eta beste esaera batzuk, ekintzak bata bestearekin lotzeko (" Eta bat- batean...,", " hurrengo goizean"...)

IPUIN HERRIKOIEN ESTILO EZAUGARRIAK

EUSKAL FOLKLOREAREN GAIAK, MOTIBOAK ETA PERTSONAIAK:

Euskal herriak ere ezagutu izan du gainontzeko beste herri eta kulturen eragina- asturiarrena, zeltiarrena, erromatarrena...-eta bere eragina izan dute euskal mito eta sinesmenetan. Kristautasunaren etorrera izan zen beren ohiturak nabarmenen aldarazi zituena. Euskal sinesmen gehienak beste kulturetan agertzen diren motibo unibertsalen bertsio partikularrak baino ez dira:
PROTAGONISTA UNIBERTSALETARIKO BATZUK
Indiar mitologiako jainko- tximinoak badu antzekotasunik Basajaunarekin, ohian edo baso, abere eta laborantzen jainkoarekin; Jaun Zuriako Aitor patriarka bikingoen Thor jainkoaren antzekoa da; edo Mari Anbotoko Dama, Proserpina latindarraren antzekoa; eta Tartalo, Homerok idatzitako Odisea liburuan Polifemo izenaz agertzen zen begi bakarreko ziklopearen itxurakoa dugu, eta Lamiak alboko herria dugun Asturiasko Xanen antzerakoak...
Euskal mitologian aurki ditzakegun izaki eta pertsonaien zerrenda oso handia eta ugaria da, eta naturarekin lotura dutenak dira nagusiki, prakagorriak esaterako; ez dira inoiz desagertu euskal pentsaera eta sinesmenetatik, kristautasuna sartu arren ez dira guztiz galdu eta kontakizun ugaritan agertzen dira santu, abade eta Jainkoarekin berarekin eta Petri Deunarekin batera nahastuta.
BESTE ZENBAIT PERTSONAIA BEREZI
Bertako folkloretik at ezin izan ziren utzi ohitura handia zuten herri usadioak, artzaintza, emigrazioa- oso ongi isladatzen da Hiru ikasleak, Peru eta Marixe, edo Erraondoko azken danborjolea bezalako ipuinetan. Paisaiak ere, paisaia heze eta ohiantsua eta itsasoak, badute beren garrantzia ipuinon kokapenean. Piarres Lafittek dioenez euskal ipuinetan gehien agertzen diren pertsonaiak hauek lirateke: errege eta erreginak, medikuak, abadeak, sakristauak, kontrabandistak eta kinkilariak, soldaduak, ehiztariak, indianoak, atso maltzurrak, leloak edo ergelak, tabernariak...

IPUINEN TIPOLOGIA ETA SAILKAPENA:

Ipuin herrikoiak beren gai eta motibo garrantzitsuenei behatuz sailkatzen dira. Sailkapen ugari egon arren, ezagunetarikoa Aarne- Thompson izenez ezagutzen dena da. Horren arabera honela sailka daitezke:
- abere edo animalien ipuinak ( protagonistatzat animaliak dituzten ipuinak)
- ipuin miresgarriak ( naturaz kanpoko elementuak, eraldaketa miresgarriak...agertzen dira)
- ohitura- pasadizoak ( kontakizunak eta txiste barregarriak).
Euskal folklorearen aztertzaile handienetako batek, Piarres Lafittek, egindako sailkapena aurkeztuko dut. Bost atal nagusitan sailkatzen zituen:
- legendak eta ipuin epikoak ( mitologia heroiak, Aitor eta Jaun Zuria, pertsonaia nagusitzat zituzten legenda eta kontakizunak, edo Karlomagno pertsonaia historikoari buruzkoak)
- jentilen ipuinak ( euskal mitologia eta bertako jentilei buruzko ipuinak : Mari, lamiak, Basajaun, Tartalo, Herensuge...)
- miresgarrien ipuinak ( folklore unibertsaletik hartutakoa, pertsonaia eta eraldaketa miresgarriak )
- jentilen eta kristauen ipuinak ( Bibliatik hartutako motiboekin eta kristauen fedearekin lotutakoekin batera aintzinako sinesmenak eta superstizioak nahasten dituztenak)
- umorezko ipuinak ( ohiturek, pertsonaien gertaera barregarriaek eta eguneroko bizitzatik hartutako pertsonaiek- medikua, ikaslea edo soldadua, baserritar xume eta bromazalea, tabernaria...- izen bereziekin agertuz, ipuin herrikoien artean ospe eta ohorea lortu izan dute: Pernando Amezketarra. Peru eta Marixe, edo Axular...