IPUINA: Sorpresa harrigarria

Sorpresa harrigarria Udaberria zen eta Guesdi lorategira joan zen. Beldarra ikusi zuen eta esan zion beldarrak: -Ez, ez hil! Nor zara? - Ni Guesdi naiz. Beldarrak esan zion: - Etorri bihar, sorpresa izango duzu ta. Beste egunean, Guesdi bilatzen hasi zen. - Hemen nago. Beldarra tximeleta bihurtuta zegoen eta Guesdik jolastu zuen tximeletarekin. Eder

Taula

Pagina nueva 1
Haur hezkuntzako liburuen sailkapena adinaren arabera
3urte 4urte 5urte
Kokodriloa Ehunzangoa Txomin eta ane udaberrian
Ama eta txita Txanogorritxu Teo hondartzara doa

2007-12-01

BESTELAKO METODOLOGIAK

. Altxorraren bila:
Froga desberdinak burutzen dituzten bitartean beraiek ipuinetako pertsonaiak bihurtzen dira eta istorioa beraiek ipuinetako pertsonaiak bihurtzen dira eta istirioa osatzen joaten dira. Amaieran gertatu zaiena kontatu behar dute.

. Bertsoak asmatu:
Bertsoen simetrikarekin ipuinak kontatu behar dituzte.

. Kantak asmatu:
Ipuinak oinarria letrak asmatu eta musikatu.

. Ipuinen tailerra:
Nagusiagoak diren ume eta gazteekin ipuin klasikoen gaineko tailerrak antolatu ahal dira eta horien gainean hausnartu. Betiko ipuinak eman, Txanogorritxu, Edurnezuri, Bizargorri...irakurri eta hausnartu.

IPUINAK KONTATU

Ipuinak kontatu:

. ume eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzen ari gara. Adin bakoitzari egokitutako ipuinak aukeratu behar dira, beraien gustokoak eta jakinminak kontuan hartuz. Adibidez:
- Txikiekin: magia sortzen eta irudimena bultzatzen dutenak.
- Nagusiekin: ipuin erotikoak oinarria izan daiteke sexualitateaz hitz egiteko.

. Interesgune bat aukeratuta, ipuina horrekin lotu ahal da eta egunero pasadizo bat kontatu. Adibidez:
- Pertsonaiak aukeratuta aurreko egunean gertatu zitzaiena kontatu.
- Ekintza bat burutu baino lehen pertsonaia horiekin lotu.

. Gaubeletarako baliabide onak dira ipuinak:
- Misterio modukoak edo mitologiako kondairak oso interesgarriak izan daitezke. Ipuin mitologikoari dagokionez kontuz ibili behar da mezuarekin, batzuetan oso sexistak izan daitezkeelako eta ondo legoke mezu horri buelta ematea.

. Ingurune bat sortu behar da beti, honetarako musika, irudiak, ipuinarekin zerikusia duten objetuak erabili behar dira, kondairaren gertakizunak hurbil kokatzea ere ondo dago, baina ipuinean sartzeko errazena iluntasuna da.

. Ipuina kontatzen den bitartean interakzioa zihurtatu behar da, entzuleei galderak eginez, eta bide batez imaginazioa garatuko dute. Adibidez:
- Galdera tipikoaz"... Eta ezetz jakin zer gertatu zen orduan?". Hauen bidez, ezustekoak sartu behar dira, sustoak nondik ateratzen diren inork ez dakien soinuak, argi efektuak, mozorrotutako antzezleak...

. Ipuin kontalariak arreta erakartzea lortu behar du. Honetarako bide bat beraiei galdetzea da:
- " Nahi duzue ipuina entzun? ", " Ba orduan belarriak erabili behar ditugu eta ez ahoa, ea, belarriak ondo garbitu".

. Beste era oso eraginkor bat erlajazio teknikak erabiltzea da, arnasketa bidez eta beraien irudimenean eta begiak itxita egoerak planteatuz eta beraiek imaginatzea nola garatzen diren hauek, oso hasiera ona izan liteke ipuin baterako.

Ipuinak begiraleek kontatu ahal dituzte edota umeak eta gazteak ere aukeratu eta kontatu.

PELIKULAK IKUSI

PELIKULAK IKUSI

Astialdian oinarritutako pelikulak erabiltzen dira. Umeei zuzendutako pelikulen produkzioa handia da, baina etxe produkzio gutxi. Walt Disney da zalantzarik gabe hedapen handiena lortu duena eta beharrezkoa da pelikula hauen bidez zabaltzen diren mezuen gainean hausnarketa egitea.

pelikulak ikusi

PELIKULAK IKUSI

Astialdian oinarritutako pelikulak erabiltzen dira. Umeei zuzendutako pelikulen produkzioa handia da, baina etxe produkzio gutxi. Walt Disney da zalantzarik gabe hedapen handiena lortu duena eta beharrezkoa da pelikula hauen bidez zabaltzen diren mezuen gainean hausnarketa egitea.

Walt Disneyk ekoizten dituen pelikula gehienek betiko ipuinak dituzte oinarri, baina Estatu Batuetako kultura eta baloreetara egokitu dituzte eta orokorrak bezala jotzen dituzte, hau da globalizatu egin dituzte.

Pelikula hauek mundu osoan zehar milaka umeek ikusten dituzte.

Mutil eta neskentzako mezuak oso desberdinak dira.

. Emakumeen kasuan, bizitza honetan arrakasta lortzeko edertasuna funtsezkoa da.
. Gizonak, ederrak izateaz gain ausartak eta trebeak izan behar dira.
. Famili eredua, guztiz tradizionala da, heterosexuala eta amak etxeko ardurak hartzen ditu.

Pertsonai femeninoak Barbie gorputzak dituzte, lirainak, ederrak eta ile luzekoak dira. Gehienak ez dira aktiboak eta printzearen zain daude. Printzeak ausartak, ederrak eta azkarrak dira. Horretaz gain, gatazka guztiak konpontzen dituzte.

Umeentzako pelikula bat aukeratzen dugunean ikusiko duguna lantzen ari garen hezkuntza ereduaren kontra joan daitekeelaren kontzienteak izan behar gara eta horri zelan egingo diogu aurre planifikatu.
IPUINAK SORTU

Ipuinak sortzera jolastu:

Haur jolas kooperatiboa da non partaide guztiek zerbait esan behar duten ipuina osatzen joateko.
. Zirkuluan jarrita batek hasiera ematen dio ipuinari, pilota bat eskuan duela beste bati botatzen dio eta honek jarraitu behar du istorioa.
. Partaide guztiek bere ekarpena egin behar dute istorioa osatu arte.
. Behin amaituta ipuinaren garapenaren inguruan hitz egin, gertatu dena aztertzeko.

Begiraleen papera:

. Pertsonaiak eman eta amaieran hausnarketa bultzatu.
TXOTXONGILOAK

Magia sortzeko baliabideak dira. Antzezpenarekin bezala adierazteko bide oso onak dira eta ipuina oinarria izango dute. Gainera, ipuinak beraiek egiten dituztenez inplikazioa handiagoa da.

Tailerretan txotxongiloak egin daitezke, pertsonaia bakoitzaren ezaugarrietan arreta jarriz, nolakoak dira protagonistak? zer nolako itxura dute? zergaitik?

Begiraleen papera:

. Ipuina zein izango den aukeratu.
. Txotxongiloak sortzeko teknika zein izango den proposatu, ( kortxozko pilotak, ohialak, margoak...)
. Pertsonaien ezaugarrien inguruan hitz egin.
. Gidoiak prestatu. Elkarrizketak.
MARRAZTU

Irudien garrantzia azpimarratzen dut, zer nolako irudiak erabiltzen ditugu?

Umeekin marrazketa askotan erabiltzen den metodologia da. Batzuetan marrazki librea eta besteetan irudiak ematen zaizkie beraiek koloreztatzeko.

Marrazkietan fijatu behar gara:

. Zer irudikatzen duten, neskak agertzen badira , nolakoak diren eta zer egiten duten, mutilekin gauza bera.
. Koloreei dagokionez; kolore guztiak erabiltzea bultzatu behar dugu. Bakoitzak zergaitik aukeratzen dituen kolore batzuk eta besteak ez, horren gainean pentsarazi. Arrosarekin gertatzen dena aztertzea ondo legoke eta guztiek kolore honen erabilera bultzatzea.

ZELAN ERABILI IPUINAK AISIALDIRAKO BALIABIDEAK BEZALA

ANTZEZTU

Antzezpenaren bidez gorputz adierazpena, desinhibitzea, komunikazioa, egoeren dramatizazioa eta sentimenduen adierazpena landuko ditugu. Antzezpena, pertsonaien paperan jartzeko eta enpatizatzen ikasteko bidea da ( besteari gertatzen zaiona ulertzeko eta sentitzeko). Antzezpena egin eta gero guztiok borobilean jarrita hausnarketa egitea komenigarria da.

Antzezpenetan pertsonaiak eta rolak aldatu behar dira: Femeninoak diren paperak mutilek antzeztea eta alderantziz, edota rolak aldatzea, printzesak printzea lagundu behar du.

Ondo legoke ere umeek ipuinari buelta ematea eta nahi duten moduan antzeztea.

Gertatutakoaren inguruan hausnarketa bultzatu.

Nola jokatu du bakoitzak bere sexuari ez dagokion rola burutu duenean? zergaitik?

ZELAN ERABILI IPUINAK AISIALDIRAKO BALIABIDEAK BEZALA

ZELAN ERABILI IPUINAK AISIALDIRAKO BALIABIDEAK BEZALA

IRAKURRI

Astialdian burutzen diren jarduerek klaseko dinamikarekin apurtu behar dutelaren ideia oso zabalduta dago. Askok irakurketa eskolako lanarekin lotzen dute eta beraientzat ez da interesgarria, atsegina izan daitekeen zerbait. Ipuina baliabide ezin hobea izan daiteke, astialdirako. Zelan txertatu irakurketa astialdian?

Liburuak astialdirako baliabide bezala eskura jarri behar ditugu. Ipuina oinarria izan daiteke hainbat jarduera burutzeko eta irakurketa hasiera izango da. Begiraleen papera funtsezkoa da, ipuinetatik hainbat gauza ikas daitezkeela ikustarazteko, beraiekin jolasteko eta ondo pasatzeko. Erakustea, ipuina ez dela ikastetxean saltzen diguten bezalakoak. Badaude baita ere komikiak, abentura anitzeko liburuak, klabeak deszifratzeko liburuak...

Gustoko ipuin bat irakurtzen duten bitartean umeak lasai eta kontzentratuta egongo dira. Kontarazteko eta beraiengan hausnarketa bultzatzeko nagusien laguntza behar dute.

Irakurtzeko txokoak antola daitezke beraien astialdian irakurtzeko. Ume bakoitzak aukeratutako liburu batez osatua, elkartrukatzeko, edota begiraleek aukeratutako eta ekarritako liburuekin.