IPUINA: Sorpresa harrigarria

Sorpresa harrigarria Udaberria zen eta Guesdi lorategira joan zen. Beldarra ikusi zuen eta esan zion beldarrak: -Ez, ez hil! Nor zara? - Ni Guesdi naiz. Beldarrak esan zion: - Etorri bihar, sorpresa izango duzu ta. Beste egunean, Guesdi bilatzen hasi zen. - Hemen nago. Beldarra tximeleta bihurtuta zegoen eta Guesdik jolastu zuen tximeletarekin. Eder

Taula

Pagina nueva 1
Haur hezkuntzako liburuen sailkapena adinaren arabera
3urte 4urte 5urte
Kokodriloa Ehunzangoa Txomin eta ane udaberrian
Ama eta txita Txanogorritxu Teo hondartzara doa

2007-12-10

Hona hemen web orri interesgarri bat, hemen ipuin ezberdinak aurki ditzakegu, klasikoak, entzumenezkoak, fabulak....

http://www.pekegifs.com/cuentos_infantiles_audio.htm

2007-12-01

BESTELAKO METODOLOGIAK

. Altxorraren bila:
Froga desberdinak burutzen dituzten bitartean beraiek ipuinetako pertsonaiak bihurtzen dira eta istorioa beraiek ipuinetako pertsonaiak bihurtzen dira eta istirioa osatzen joaten dira. Amaieran gertatu zaiena kontatu behar dute.

. Bertsoak asmatu:
Bertsoen simetrikarekin ipuinak kontatu behar dituzte.

. Kantak asmatu:
Ipuinak oinarria letrak asmatu eta musikatu.

. Ipuinen tailerra:
Nagusiagoak diren ume eta gazteekin ipuin klasikoen gaineko tailerrak antolatu ahal dira eta horien gainean hausnartu. Betiko ipuinak eman, Txanogorritxu, Edurnezuri, Bizargorri...irakurri eta hausnartu.

IPUINAK KONTATU

Ipuinak kontatu:

. ume eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzen ari gara. Adin bakoitzari egokitutako ipuinak aukeratu behar dira, beraien gustokoak eta jakinminak kontuan hartuz. Adibidez:
- Txikiekin: magia sortzen eta irudimena bultzatzen dutenak.
- Nagusiekin: ipuin erotikoak oinarria izan daiteke sexualitateaz hitz egiteko.

. Interesgune bat aukeratuta, ipuina horrekin lotu ahal da eta egunero pasadizo bat kontatu. Adibidez:
- Pertsonaiak aukeratuta aurreko egunean gertatu zitzaiena kontatu.
- Ekintza bat burutu baino lehen pertsonaia horiekin lotu.

. Gaubeletarako baliabide onak dira ipuinak:
- Misterio modukoak edo mitologiako kondairak oso interesgarriak izan daitezke. Ipuin mitologikoari dagokionez kontuz ibili behar da mezuarekin, batzuetan oso sexistak izan daitezkeelako eta ondo legoke mezu horri buelta ematea.

. Ingurune bat sortu behar da beti, honetarako musika, irudiak, ipuinarekin zerikusia duten objetuak erabili behar dira, kondairaren gertakizunak hurbil kokatzea ere ondo dago, baina ipuinean sartzeko errazena iluntasuna da.

. Ipuina kontatzen den bitartean interakzioa zihurtatu behar da, entzuleei galderak eginez, eta bide batez imaginazioa garatuko dute. Adibidez:
- Galdera tipikoaz"... Eta ezetz jakin zer gertatu zen orduan?". Hauen bidez, ezustekoak sartu behar dira, sustoak nondik ateratzen diren inork ez dakien soinuak, argi efektuak, mozorrotutako antzezleak...

. Ipuin kontalariak arreta erakartzea lortu behar du. Honetarako bide bat beraiei galdetzea da:
- " Nahi duzue ipuina entzun? ", " Ba orduan belarriak erabili behar ditugu eta ez ahoa, ea, belarriak ondo garbitu".

. Beste era oso eraginkor bat erlajazio teknikak erabiltzea da, arnasketa bidez eta beraien irudimenean eta begiak itxita egoerak planteatuz eta beraiek imaginatzea nola garatzen diren hauek, oso hasiera ona izan liteke ipuin baterako.

Ipuinak begiraleek kontatu ahal dituzte edota umeak eta gazteak ere aukeratu eta kontatu.

PELIKULAK IKUSI

PELIKULAK IKUSI

Astialdian oinarritutako pelikulak erabiltzen dira. Umeei zuzendutako pelikulen produkzioa handia da, baina etxe produkzio gutxi. Walt Disney da zalantzarik gabe hedapen handiena lortu duena eta beharrezkoa da pelikula hauen bidez zabaltzen diren mezuen gainean hausnarketa egitea.

pelikulak ikusi

PELIKULAK IKUSI

Astialdian oinarritutako pelikulak erabiltzen dira. Umeei zuzendutako pelikulen produkzioa handia da, baina etxe produkzio gutxi. Walt Disney da zalantzarik gabe hedapen handiena lortu duena eta beharrezkoa da pelikula hauen bidez zabaltzen diren mezuen gainean hausnarketa egitea.

Walt Disneyk ekoizten dituen pelikula gehienek betiko ipuinak dituzte oinarri, baina Estatu Batuetako kultura eta baloreetara egokitu dituzte eta orokorrak bezala jotzen dituzte, hau da globalizatu egin dituzte.

Pelikula hauek mundu osoan zehar milaka umeek ikusten dituzte.

Mutil eta neskentzako mezuak oso desberdinak dira.

. Emakumeen kasuan, bizitza honetan arrakasta lortzeko edertasuna funtsezkoa da.
. Gizonak, ederrak izateaz gain ausartak eta trebeak izan behar dira.
. Famili eredua, guztiz tradizionala da, heterosexuala eta amak etxeko ardurak hartzen ditu.

Pertsonai femeninoak Barbie gorputzak dituzte, lirainak, ederrak eta ile luzekoak dira. Gehienak ez dira aktiboak eta printzearen zain daude. Printzeak ausartak, ederrak eta azkarrak dira. Horretaz gain, gatazka guztiak konpontzen dituzte.

Umeentzako pelikula bat aukeratzen dugunean ikusiko duguna lantzen ari garen hezkuntza ereduaren kontra joan daitekeelaren kontzienteak izan behar gara eta horri zelan egingo diogu aurre planifikatu.
IPUINAK SORTU

Ipuinak sortzera jolastu:

Haur jolas kooperatiboa da non partaide guztiek zerbait esan behar duten ipuina osatzen joateko.
. Zirkuluan jarrita batek hasiera ematen dio ipuinari, pilota bat eskuan duela beste bati botatzen dio eta honek jarraitu behar du istorioa.
. Partaide guztiek bere ekarpena egin behar dute istorioa osatu arte.
. Behin amaituta ipuinaren garapenaren inguruan hitz egin, gertatu dena aztertzeko.

Begiraleen papera:

. Pertsonaiak eman eta amaieran hausnarketa bultzatu.
TXOTXONGILOAK

Magia sortzeko baliabideak dira. Antzezpenarekin bezala adierazteko bide oso onak dira eta ipuina oinarria izango dute. Gainera, ipuinak beraiek egiten dituztenez inplikazioa handiagoa da.

Tailerretan txotxongiloak egin daitezke, pertsonaia bakoitzaren ezaugarrietan arreta jarriz, nolakoak dira protagonistak? zer nolako itxura dute? zergaitik?

Begiraleen papera:

. Ipuina zein izango den aukeratu.
. Txotxongiloak sortzeko teknika zein izango den proposatu, ( kortxozko pilotak, ohialak, margoak...)
. Pertsonaien ezaugarrien inguruan hitz egin.
. Gidoiak prestatu. Elkarrizketak.
MARRAZTU

Irudien garrantzia azpimarratzen dut, zer nolako irudiak erabiltzen ditugu?

Umeekin marrazketa askotan erabiltzen den metodologia da. Batzuetan marrazki librea eta besteetan irudiak ematen zaizkie beraiek koloreztatzeko.

Marrazkietan fijatu behar gara:

. Zer irudikatzen duten, neskak agertzen badira , nolakoak diren eta zer egiten duten, mutilekin gauza bera.
. Koloreei dagokionez; kolore guztiak erabiltzea bultzatu behar dugu. Bakoitzak zergaitik aukeratzen dituen kolore batzuk eta besteak ez, horren gainean pentsarazi. Arrosarekin gertatzen dena aztertzea ondo legoke eta guztiek kolore honen erabilera bultzatzea.

ZELAN ERABILI IPUINAK AISIALDIRAKO BALIABIDEAK BEZALA

ANTZEZTU

Antzezpenaren bidez gorputz adierazpena, desinhibitzea, komunikazioa, egoeren dramatizazioa eta sentimenduen adierazpena landuko ditugu. Antzezpena, pertsonaien paperan jartzeko eta enpatizatzen ikasteko bidea da ( besteari gertatzen zaiona ulertzeko eta sentitzeko). Antzezpena egin eta gero guztiok borobilean jarrita hausnarketa egitea komenigarria da.

Antzezpenetan pertsonaiak eta rolak aldatu behar dira: Femeninoak diren paperak mutilek antzeztea eta alderantziz, edota rolak aldatzea, printzesak printzea lagundu behar du.

Ondo legoke ere umeek ipuinari buelta ematea eta nahi duten moduan antzeztea.

Gertatutakoaren inguruan hausnarketa bultzatu.

Nola jokatu du bakoitzak bere sexuari ez dagokion rola burutu duenean? zergaitik?

ZELAN ERABILI IPUINAK AISIALDIRAKO BALIABIDEAK BEZALA

ZELAN ERABILI IPUINAK AISIALDIRAKO BALIABIDEAK BEZALA

IRAKURRI

Astialdian burutzen diren jarduerek klaseko dinamikarekin apurtu behar dutelaren ideia oso zabalduta dago. Askok irakurketa eskolako lanarekin lotzen dute eta beraientzat ez da interesgarria, atsegina izan daitekeen zerbait. Ipuina baliabide ezin hobea izan daiteke, astialdirako. Zelan txertatu irakurketa astialdian?

Liburuak astialdirako baliabide bezala eskura jarri behar ditugu. Ipuina oinarria izan daiteke hainbat jarduera burutzeko eta irakurketa hasiera izango da. Begiraleen papera funtsezkoa da, ipuinetatik hainbat gauza ikas daitezkeela ikustarazteko, beraiekin jolasteko eta ondo pasatzeko. Erakustea, ipuina ez dela ikastetxean saltzen diguten bezalakoak. Badaude baita ere komikiak, abentura anitzeko liburuak, klabeak deszifratzeko liburuak...

Gustoko ipuin bat irakurtzen duten bitartean umeak lasai eta kontzentratuta egongo dira. Kontarazteko eta beraiengan hausnarketa bultzatzeko nagusien laguntza behar dute.

Irakurtzeko txokoak antola daitezke beraien astialdian irakurtzeko. Ume bakoitzak aukeratutako liburu batez osatua, elkartrukatzeko, edota begiraleek aukeratutako eta ekarritako liburuekin.

2007-11-05

IPUIN HERRIKOIEN EGITURA

Ipuin gehienak miresgarrienak edo maitagarrienak direnez, komunean dituzten ezaugarriak aztertzeari eta barne antolaketa eta pertsonaia nagusien funtzio edo eginkizunak aztertuz.
Vladimir Propp-ek bere herriko ipuin herrikoi mordoa aztertu ondoren, guztietan errepikatzen ziren motibo finko batzuk eta pertsonaien funtzioak izenaz bataiatu zituen.Horietako batzuk zerrendatuko ditut:
. debekua+ debeku hori haustea.
. galdeketa+ informazioa
. borroka+ garaipena
. jazarpena+ laguntza, eta abar.
Orokorrean zazpi izaten dira aktanteak edo ( parte hartu ahal duten pertsonaiak: heroia, erasotzailea, laguntzaile bat, agintari bat, biktima, emailea eta heroi faltsua...)

IPUIN HERRIKOIEN EGITURA

2007-11-01

IPUIN HERRIKOIEN ESTILO EZAUGARRIAK

Tradiziozko ipuinak, ipuin herrikoiak, beste garai bateko gertakizunak balira, garai zehaztugabean, datarik gabekoan, gertatutakoak balira. Kontatzen dituzten gertakizunok, nahiz eta sarritan hurbilekoak eta ezagunak diruditen, zehaztasun gutxiko tokietan gertatzen dira: jauregi bat, ohiana edo basoan, etxola baten...Legenden kasuan tokia eta denboraren erreferentziak ugariak ez diren arren, eta guztiak aintzinakoak diren arren, beti zehatzak izan dira. Kontakizunaren denbora beti lehen aldia edo iragana izaten da.
Pertsonaiei dagokionez, pertsonaia- motak izaten dira ( nekazaria, printzea, maitagarria...) oso gutxi zehaztuta egoten dira, beti funtzio berberak edo antzekoak hartzen dituztelarik ( Onak, gaizkileak, laguntzaileak...) eta ia beti izen berezirik gabe agertzen dira eta beren profil psikologikoa ia agertu ere ez da egiten literatur ipuinetan eta eleberrietan ez bezala.
Beti egitura itxia izaten dute, gertaera xelebreak, andana batek osatzen ditu, gehienetan oso laburrak dira eta beti bukatzen dira eta gainera ongi, zoriontsu.
Guztia formula jakinez beteriko hizkuntzaren erabileran islatzen da: hasiera ematekoak ( " Bazen behin..." " munduan beste asko legez...", " Delako herri batean..."), bukaeran erabilitakoak ( " Eta hau hola bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila...plazan")eta beste esaera batzuk, ekintzak bata bestearekin lotzeko (" Eta bat- batean...,", " hurrengo goizean"...)

IPUIN HERRIKOIEN ESTILO EZAUGARRIAK

EUSKAL FOLKLOREAREN GAIAK, MOTIBOAK ETA PERTSONAIAK:

Euskal herriak ere ezagutu izan du gainontzeko beste herri eta kulturen eragina- asturiarrena, zeltiarrena, erromatarrena...-eta bere eragina izan dute euskal mito eta sinesmenetan. Kristautasunaren etorrera izan zen beren ohiturak nabarmenen aldarazi zituena. Euskal sinesmen gehienak beste kulturetan agertzen diren motibo unibertsalen bertsio partikularrak baino ez dira:
PROTAGONISTA UNIBERTSALETARIKO BATZUK
Indiar mitologiako jainko- tximinoak badu antzekotasunik Basajaunarekin, ohian edo baso, abere eta laborantzen jainkoarekin; Jaun Zuriako Aitor patriarka bikingoen Thor jainkoaren antzekoa da; edo Mari Anbotoko Dama, Proserpina latindarraren antzekoa; eta Tartalo, Homerok idatzitako Odisea liburuan Polifemo izenaz agertzen zen begi bakarreko ziklopearen itxurakoa dugu, eta Lamiak alboko herria dugun Asturiasko Xanen antzerakoak...
Euskal mitologian aurki ditzakegun izaki eta pertsonaien zerrenda oso handia eta ugaria da, eta naturarekin lotura dutenak dira nagusiki, prakagorriak esaterako; ez dira inoiz desagertu euskal pentsaera eta sinesmenetatik, kristautasuna sartu arren ez dira guztiz galdu eta kontakizun ugaritan agertzen dira santu, abade eta Jainkoarekin berarekin eta Petri Deunarekin batera nahastuta.
BESTE ZENBAIT PERTSONAIA BEREZI
Bertako folkloretik at ezin izan ziren utzi ohitura handia zuten herri usadioak, artzaintza, emigrazioa- oso ongi isladatzen da Hiru ikasleak, Peru eta Marixe, edo Erraondoko azken danborjolea bezalako ipuinetan. Paisaiak ere, paisaia heze eta ohiantsua eta itsasoak, badute beren garrantzia ipuinon kokapenean. Piarres Lafittek dioenez euskal ipuinetan gehien agertzen diren pertsonaiak hauek lirateke: errege eta erreginak, medikuak, abadeak, sakristauak, kontrabandistak eta kinkilariak, soldaduak, ehiztariak, indianoak, atso maltzurrak, leloak edo ergelak, tabernariak...

IPUINEN TIPOLOGIA ETA SAILKAPENA:

Ipuin herrikoiak beren gai eta motibo garrantzitsuenei behatuz sailkatzen dira. Sailkapen ugari egon arren, ezagunetarikoa Aarne- Thompson izenez ezagutzen dena da. Horren arabera honela sailka daitezke:
- abere edo animalien ipuinak ( protagonistatzat animaliak dituzten ipuinak)
- ipuin miresgarriak ( naturaz kanpoko elementuak, eraldaketa miresgarriak...agertzen dira)
- ohitura- pasadizoak ( kontakizunak eta txiste barregarriak).
Euskal folklorearen aztertzaile handienetako batek, Piarres Lafittek, egindako sailkapena aurkeztuko dut. Bost atal nagusitan sailkatzen zituen:
- legendak eta ipuin epikoak ( mitologia heroiak, Aitor eta Jaun Zuria, pertsonaia nagusitzat zituzten legenda eta kontakizunak, edo Karlomagno pertsonaia historikoari buruzkoak)
- jentilen ipuinak ( euskal mitologia eta bertako jentilei buruzko ipuinak : Mari, lamiak, Basajaun, Tartalo, Herensuge...)
- miresgarrien ipuinak ( folklore unibertsaletik hartutakoa, pertsonaia eta eraldaketa miresgarriak )
- jentilen eta kristauen ipuinak ( Bibliatik hartutako motiboekin eta kristauen fedearekin lotutakoekin batera aintzinako sinesmenak eta superstizioak nahasten dituztenak)
- umorezko ipuinak ( ohiturek, pertsonaien gertaera barregarriaek eta eguneroko bizitzatik hartutako pertsonaiek- medikua, ikaslea edo soldadua, baserritar xume eta bromazalea, tabernaria...- izen bereziekin agertuz, ipuin herrikoien artean ospe eta ohorea lortu izan dute: Pernando Amezketarra. Peru eta Marixe, edo Axular...

2007-10-22

IPUIN HERRIKOIAK ( IDAZLEAK, GAIAK ETA KONTUAK)

DEFINIZIOA:

Prosan idatzitako fikziozko narrazio lan laburra, alegiazko gertaerak kontatzen dituena eta umeei zuzendua, lanez osatutako generoa. Edozein kontakizun edo narrazio laburren funtsa aurki dezakegu,ipuin herrikoia edo literatur ipuina, fantastikoa edo eerealista izan daitekeelarik. Erromantze, balada, edo legendetatik, beste kontakizun labur batzuetatik ipuin herrikoia zerbaitek bereizten badu, herriaren oroimenean bizirik irautea da, bere usadioei eta ohiturei atxikiz, belaunaldiz balaunaldi mantendu eta ezaugarri, berezitasun eta bestelako zehaztasunak gehituz gorde izan baitu.Herri ipuina guztien artean herrikoiena eta unibertsaltasun handiena duena,zaharrena eta modernoena,literatur generoen artean iraunkorrena.

HIRU BEREZITASUN NAGUSIAK: ENTZUTEA,UNIBERTSALTASUNA ETA IRAUNKORTASUNA

Taldeak, herriak, berea egin duena da eta herri ipuina edo ipuin herrikoia. Noizbait oroimenean ere galduta dagoen norbaitek sortu zuen ipuinak besteko garrantzia eta herri kutsua izan dezake izen konkretuak dituen beste norbaitek asmatutakoak: Mari Errauskin ipuin herrikoia edo Andersan-ek idatzitako Sirenatxoa herrikoiak dira.
Ipuin herrikoiak ahoz aho pasatzen da. Bere sormen ezezagun eta aintzinakotik, ipuin herrikoiak batetik bestera igaro eta pasatu izan dira, aintzinako ekialdeko bildumetan, ertarokoetan edo erromanikoetan aurkitu dute pausalekua ( Calila eta Dimna, Mila eta bat gauak, Decameron delakoa, edo modernoagoak diren Perraul-en Aintzinako Ipuinak; Grimm anaiek bildutako Umeentzako eta etxerako ipuinak...).
Ezaugarri hauek beren tradizioa mantentzeko joerak azaltzen ditu, transmititu eta hizkuntza, egoera eta garai desberdinetara egokitzeko duten ahalmenak.
Badirudi herrikoi izate horrek batetik bestera mugitu eta nagusirik gabe geratzeko baimena ematen diela ipuinoi, beti ere tokiko usadioei eta ohiturei atxikituz

,

Ipuinekin ikasiz

Ipuinei buruz hitz egingo dizuet.Adin esberdinetako egokiak diren ipuinei buruz.

0-2 urte bitartekoentzat:
Plastikozkoak, zentzumenak lantzen dituztenak... Ikusmena eta ukimena trebatzeko gehienbat, liburuan ukitu eta soinuak egiten dutenak. Liburuak dira baina jostailuak dirudite.

2-4 urte bitartekoentzat:
Umeak, liburua eta jostailua bereiziko du eta oinarrizko kontzeptu batzuk bereiziko ditu: aurrean, atzean, beroa, hotza...
Liburu gomendigarrienak, oinarrizko kontzeptuak agertzen direnak.

4-7 urte bitartekoentzat:
Bere norbanako identitatea garatzen hasten da, garai honetan, funtzeskoa da irudimena. Sinkretismoaren eraginez errealitatea eta fantasia ez dute bereizten. Logika ere lantzen hasten dira eta ipuinak logikadunak izan behar dira eta aldiberean amaiera zoriontsua. Adibidez: Edurne- Zuri, Zazpi ipotxak...

Ipuinekin ikasiz

2007-10-08

lehen froga





hona hemen nira lehen froga, hemen nire aukeratutako gaia, ipuinak da, eta nire jakintza adieraziko dizuet